16. Abestia: munduari begiratzeko modu bat
Euskara abestu ere egiten da. Kantuan aritzea oso gustuko dugu, are gehiago, taldean bada. Euskara bizitzeko modu ederrenetako bat da elkarrekin abestea.
Hemen taldeko karaokean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bideo aktibatzeko, gelan sartu baino lehen, sakatu “play” ikonoa pantailan. Pantaila atearen ondoan dago, goiko aldean.
Abestiaren hitzak irakurri nahi badituzu gelaren sarreran dituzu eskura lau hizkuntzatan.
Kanta dezagun elkarrekin: “Munduari begiratzeko modu bat”.
Ezagutzen al duzu? Harreran ikusi duzun Kirmen Uriberen poema da. Mikel Urdangarin abeslariak abesti bihurtu zuen. Urdangarin, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea entzungo dituzu.
Abestia irudiek lagunduta entzungo duzu. Euskal gizarteak munduari begiratzeko modua erakusten dute irudiek. Gure bizitzeko eta sentitzeko modua.
Abesti honekin, munduan dauden hizkuntzak balioan jarri nahi ditugu. Aniztasun hori denok partekatzen dugun aberastasuna da, eta hori zaindu beharra dugu.
Senti ezazu elkarrekin abestearen zirrara!