Ongietorri Irritrukera.

Bi kabina daude eta nahi duzunera sar zaitezke. Kalean argazkiak berehala egiteko dauden makinek bezala funtzionatzen dute. Hemen, bertso bat jasoko duzu zure irribarrearen truke.

Kabina hauetan 500 bertso baino gehiago daude. Bertsozale Elkarteak prestatutakoak dira.

Kabinak honela funtzionatzen du:

● 3 gai aukeratu behar dituzu:
Irudiak edo gaiak aukeratzeko,
gustatzen zaizun irudia agertzen denean,
irribarre egin eta pantailaren gaineko kamerara
begiratu behar duzu.

● “Bertsoen makina” honek
bertso bat emango dizu.

Jar zaitez pantailaren aurrean eta jarraitu argibideak. Kamera batek zure irribarrea antzemango du, eta irudietatik bertsoa sortuko du.
Berehala inprimatuko da bertsoa.

Pantailan, QR kodea ere agertuko da. Bertatik, zure bertsoa deskarga dezakezu. Sare sozialetan ere parteka dezakezu, nahi baduzu. Egizu irribarre eta euskarak bere poesia oparituko dizu.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.