17. Laster arte
Iritsi gara ibilbidearen amaierara. Hemen “Ziabogarako unea da” irakur dezakezu.
Euskarari “biratzeko”, buelta emateko unea iritsi zaio. Baita positibo izateko, itxaropena eta ilusioa izateko unea ere.
Euskara, hizkuntza zaharra da. Baina hizkuntza gaztea, hunkigarria eta eraikitzen ari dena ere bada.
Munduko hizkuntzen mapan, euskara ez da txikia: miloi bat euskal hiztun gara.
Gure hizkuntzak indarra berreskuratu dezakeela erakutsi dugu. Ahaleginez, sormenez, maitasunez, zintzotasunez, lasaitasunez eta enpatiaz bizirik mantendu daitekeela.
Hobetzen jarraitu behar dugu, euskara gehiago erabili eta transmititu behar dugu. Baina ospatzeko ere asko dugu. Euskararen etorkizuna ez bai eretago idatzita. Gutako bakoitzaren esku dago.
Areto honetatik atera baino lehen, horman, duela urte asko Bernat Etxeparek idatzi zuen nahia
irakur dezakezu: “Euskara, jalgi hadi plazara”,
Gaur egun ere, arrazoia izaten jarraitzen du.
Euskara, euskara
Jalgi hadi kanpora,
Jalgi hadi plazara,
Euskara, euskara
Jalgi hadi dantzara.
Euskara, euskara,
Habil mundu guztira).
Irteerara eskaileretatik edo igogailuz joan zaitezke. Berriro sarrerara iritsi ondoren, proiektu hau babestu duten pertsonen eta erakundeen izenak irakur ditzakezu.