14. Testigantzak: euskarak maitemintzen du
Zure aurrean pantaila bat duzu. Hemen, pertsonak ikus eta entzun ditzakezu. Bakoitzak euskararekin zergatik eta nola maitemindu den kontatzen du.
Pantaila ukitu eta azpitituluak zein hizkuntzatan irakurri nahi dituzun aukera dezakezu. Entzun nahi duzun bideoaren gainean sakatu behar duzu. Ikus ezazu nor diren eta euskara nola bizi duten bakoitzak bere eremuan: artea, ikerketa, hezkuntza, kirola, irratia, telebista, teknologia…
Euskara munduan barrena bizi dela ikusiko duzu. Izan ere, euskarak hemen eta han maitemintzeko gaitasuna du. Pertsona batzuk harritu ere egiten dira milaka urteren ondoren, gure hizkuntzak bizirik dirauelako.
Beste batzuei euskara bitxia iruditzen zaie, Adibidez, “urte” hitza “ur” hitzetik dator. Ibaiak urtean behin handitzen zirelako, udaberrian elurra urtzen zenean. Hortik dator “urtea”.
Baina hitzez gain, gehien maitemintzen duena Euskararen balio positiboak dira: pertsona eta hizkuntza desberdinen elkarbizitza, munduko kultura guztietan sinestea, egokitzeko eta aurrera egiteko duen ahalmena eta taldean ondo pasatzeko, elkarrekin gozatzeko gaitasuna.