Erakusketaren azken gunera iritsi zara. “Gehitu gugana” du izena.

Hemen, pertsona jartzen dugu erdigunean. Horregatik pasa zara Maurizia Aldeiturriaga panderojolearen siluetatik.

Maurizia emakume oso ezaguna da gurean. Musikarekin herriko erromeriak alaitzen zituen. Mauriziaren oihua ospetsua zen:

(Entzungo dugu: Aupa Maurizia!)

Hizkuntza bat ahoz aho mantentzen duten pertsonak ordezkatzen ditu Mauriziak.

1545ean, Bernat Etxepare idazleak horrela idatzi zuen bere poema batean: “Euskara jalgi hadi mundura”.

Euskarak hiztun gehiago izan ditzan, bi gako garrantzitsu daude: erabilgarria eta erakargarria izatea.

● Euskara erabilgarria bada, behar badugu, gure bizitzen parte bada, erabili egingo dugu eta gehiago hitz egingo dugu.

● Gainera, euskara erakargarria bada, erakartzen eta emozionatzen bagaitu, bizirik eta beharrezko sentituko dugu.

Gabriel Aresti idazle bilbotarrak, euskararen modernizazioa bultzatu zuen. Euskaldun berria zen,
euskara heldutan ikasi baitzuen.

Arestik honako hau idatzi zuen:
“Nork esango du ogia maite duela?
Ogia ez da maite, ogia beharrezkoa da.
Hori gertatzen zait niri euskararekin:
ez dut maite, behar dut”.

Espazio honetan, euskarak mundu osoko pertsonak batzen, erakartzen eta maitemintzen gaituela erakutsiko dizugu.

Fotomatoian euskarari irribarre egin, eta bertso bat eramango duzu oroigarri. Hurrengo aretoan, abestera gonbidatzen zaitugu.

Gozatu!

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.