10. Gizartea gehituz
Eremu berri batean sartuko gara. “Gizartea gehituz” du izena.
Hemen Euskal gizartea da protagonista. Izan ere, hizkuntza hitz egiten duenaren ahoan dago. Erabiltzen eta partekatzen dugunean bizi da.
Hizkuntza bat mugimenduan ari da beti. Axular idazlearen esaldiak honela dio: “Dabilen harriari goroldiorik ez”. Hau da, mugitu egiten dela, eta ez dela leku berean aldatu gabe geldirik egoten.
Euskara mendeetan bizi izan da, aldatu egin da, egokitu egin da… Euskaraz hitz egin izan duten pertsonek horrela nahi izan dutelako.
Jarraian, bi esperientzia proposatzen dizkizugu:
● Alde batetik, denbora-lerroa duzu. Bertan euskararen historiako une esanguratsuak daude. Une horietako protagonista batzuen historia ezagutu dezakezu bertan.
● Korridore honen beste aldetik, hormako inkesta bat duzu. Nahi baduzu, erantzun dezakezu, Eta, horrela, komunitate honen parte izango zara!
Hurrengo aretora pasa ondoren, begira ezazu aurrera. Silueta baten barrutik pasatuko zara: herritarrek asko maite duten panderojole baten irudia da, Maurizia Aldeiturriagarena.