Zure aurrean denbora-lerroa duzu. Ez da lerro zuzen bat. Euskararen historiak aurrera egin baitu, baina baita atzera ere beste batzuetan.

Isiluneak ere izan ditu, euskara hitz egitea debekatu zutelako. Euskara berreskuratu, indartu
eta berriro ere gure hizkuntzan aritzeko garaiak izan ditugu.

Denbora-lerro honetan, datu bitxiak irakurriko dituzu:

● Ba al zenekien pidgin bat dagoela euskararen eta amerikar hizkuntza indigenen artean?
16. mendean hitz egiten zuten. Pidgina hizkuntza bera partekatzen ez duten taldeen artean komunikatzeko sortzen den hizkuntza da.

● Ba al zenekien Ameriketako Estatu Batuetan bizi ziren euskal migratzaileek egunkariak
euskaraz irakurtzen zituztela 19. mendean?

● Edota erregina bat izan zela duela 400 urte Biblia euskaratzea eskatu zuena?

Hemen, euskararen historian protagonista izan diren pertsonen istorioak ezagutuko dituzu.

Pertsonen irudiak haien izenen eta lanen hizkiekin sortuta daude.

Toki batzuetan, bozgorailu bat ikusiko duzu hormara lotuta. Entzuteko, eutsi bozgorailua bi eskuekin, eta egin tira beherantz indarrez. Bideoa bada, aukeratu hizkuntza pantailan bideoa ikusteko. Arretaz entzun. Pertsonei esker mantentzen dira hizkuntzak bizirik.

Zure erritmora esploratu.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.