8. Euskara, hizkuntzen hizkuntza
Kolore askotako horma baten aurrean zaude. “Euskara: hizkuntzen hizkuntza” du izena.
Horma oso berezia da. Tiraderadun hitzen eta soinuen artxibategiaren forma du. Kaxoi bakoitzaren barruan hitz bat aurkituko duzu. Hitz hori beste hizkuntzekin batera nola bizi izan den eta haiengandik zer ikasi duen kontatuko dizu.
Euskal Herria igaroleku izan da beti, eta hainbat kultura bizi izan dira hemen historian zehar: zeltak, erromatarrak, arabiarrak…
Kultura horietako bakoitzaren aztarnak ditugu gure hizkuntzan, hau da, hitzak utzi dizkigute. Eta gaur egun, hitz horiek erabiltzen ditugu. Horrek euskara aberasten lagundu du.
Erabili 2 eskuak tiraderak irekitzeko, eta egin tira bi aldeetatik. Orduan, kultura horietatik jaso ditugun hitzak entzungo dituzu. Irudi, objektu edo maketa bat ere ikusiko duzu.
Hitzik zaharrenak historiaurretik datoz. Eta animaliei eta naturari lotutakoak dira. Entzun… Zer soinu du “ur” hitzak?
Ba al zenekien euskarak berezko hitzak dituela animaliek egiten dituzten soinuetarako?
Zenbakiak euskaraz hogeinaka kontatzen ditugu zeltei esker.
Latinetik ere jaso ditugu hitzak, adibidez “lege” hitza.
“Txoko” arabieratik dator.
Ba al zenekien aipatutako hitzen jatorria zein zen?
Gaur egun, gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten dira Euskal Herrian. Euskararekin batera Euskal Herriko hizkuntza ofizialak dira. Begira beraiekin zer hitz partekatzen ditugun!
Noski, ingelesetik etorritako hitzak ere gure hiztegian daude.
Har ezazu behar duzun denbora. Gozatu tiradera bakoitzaren soinuez, hitzez eta ezustekoez.
Artxibategian euskararen historiako gabeziei eta zailtasunei buruz ere hitz egiten da. Horretarako, ikus itzazu “hutsik dauden tiraderak”. Tiradera horiek irekita daude hormaren beheko aldean.
Hutsik daude gure hizkuntzak falta izan duena azaltzen dutelako, adibidez:
• Antzinako klasiko handiak.
• Hezkuntza Erdi Aroan, legeak latinez edo erromantzez idatzi baitziren.
• Ez da komunikatzeko edo kultura transmititzeko hizkuntza nagusia izan.
Bukatzen duzunean, eman buelta eta euskarak beste hizkuntzei zer eman dien ikusiko duzu.