7. Euskara, gehituz dago eginda
Beste gune batean sartu gara. “Euskara, gehituz dago eginda”.
Orain, ikusi dezagun euskarak nola funtzionatzen duen. Alde batetik, ikusiko duzu euskarak modu oso zuzenean eta sortzailean deskribatzen duela mundua. Izan ere, hitz berriak sortzen ditu dagoeneko badituen hitzetatik abiatuta.
Bestalde, ikusiko duzu euskarak beste hizkuntzetatik hartutako hitzak ere badituela. Baina beste hizkuntza batzuei hitzak eman ere egin dizkie.
Lehen geldialdia hitz elkartuen jokoan egingo dugu. Hemen ikusiko dugu euskara batzen duen hizkuntza dela.
Zergatik esaten dugu hori? Bi hitz edo gehiago batu ondoren sortzen baitira hitz asko euskaraz. Eta horretan politena da, hitz berriak esan nahi duena hitzaren barruan dagoela.
Adibidez: “elkar” eta “hizketa” hitzak batzean “elkarrizketa” hitza sortzen da. Hau da, elkarrekin hitz egitea.
Zentzuzkoa da, ezta?
Orain ukipen-pantailetan hizkuntzarekin jolastuko dugu.
Lehenengo, aukeratu hizkuntza eta gero hitzak elkartu. Hitzak batzeko, sakatu fitxen gainean, ez arrastatu. Hitzak sortuko dituzu.
Jarraian, euskarak izan duen ibilbidea ezagutu ahal izango duzu.