6. Soinudun hiru kanpaiak
Aretoan 3 kanpai daude. Kanpai bakoitzak kolore bat dauka.
Kanpaietako bakoitzean entzuten denak adierazten digu zertaz hitz egiten duen bakoitzak. Izan ere, kanpaietako bakoitzak euskararen gako garrantzitsu bat ematen digu:
● Kanpai batek aniztasunari buruz hitz egiten du, hau da, euskara hitz egiteko askotariko moduei buruz.
● Besteak transmisioari buruz: familian, eskolan, kalean…
● Eta bestea, komunitateari eta enpatiari buruz ari da, hau da, beste pertsonen tokian jartzeari buruz.
Gizartean euskarak duen indarrari buruz ere hitz egiten du.
Sakatu pantailan bideo bakoitza aktibatzeko. Bukatu ondoren, berriro joan zaitez “Aniztasunaren” kanpaira.
Oso gertu, hurrengo aretorako pasabidea aurkituko duzu: “Euskara, gehituz dago eginda”.