Zure ezkerrean “Hitzen iturria” duzu. Pantaila oso handia da, eta bertan hitzak jaisten dira goitik behera.

Hemen Joxean Artze idazle eta poetaren poema bat irakur dezakezu. Poeman Artzek dio euskara iturri gaztea eta zaharra dela aldi berean: hizkuntza zaharra eta gaur egungoa.

Pantaila honetan euskarazko hitzak jaisten dira dira. Oso zaharrak diren hitzak daude. Adibidez “Ilargi” hitza edo “Neskenegün”. Neskenegünek Zuberoan “larunbata” esan nahi du.

Hitz berriak ere agertzen dira. “Queer” adibidez. Euskaltzaindiak onartu duen azkeneko hitzetako bat da. Queer ingelesetik dator eta esan nahi du pertsona bat ez dela identifikatzen ohiko sexu-identitate edo sexu-orientazioekin.

Ikusten duzunez, euskara egokitzen den hizkuntza da, beste kulturekin eta hizkuntzekin batera bizi dena.

Hitzen batek zer esan nahi duen jakin nahi baduzu, hurbildu zaitez pantailara eta jarraitu urrats hauek:
• Itxaron letra lodiz idatzitako hitza erdiko zirkulura iritsi arte.
• Orduan, ukitu eskuz zirkulua, eta, horrela, sentsoreak detektatuko du.
• Ondoren, hitzaren definizioa irekiko da. Kirmen Uribe idazleak idatzi ditu definizioak.

Hitzak aurkitzen bukatu eta gero, joan zaitez kanpaietara.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.