Kaixo,
Mintzo gelan zaude.

Aurrean pantaila bat duzu.
Pantailan euskarari buruzko bideo bat ikus dezakezu.
Euskarari buruzko honako datuak ere ezagutuko dituzu:

● Zenbat hiztun dituen.
● Hiriguneetan edo herrietan, gehiago non hitz egiten den.
● Adinekoek edo gazteek, nortzuek hitz egiten duten gehiago.

Datu horiek eguneratuta daude beti.
Pantailako datuek euskararen egoerari buruzko galdera askori erantzuten die.

600 datu baino gehiago dago.
Patxi Baztarrika soziolinguistak ezarri du datu horiek jasotzeko metodoa.
Soziolinguista hizkuntzen eta gizartearen arteko harremana ikertzen duen pertsona da.

Patxi Baztarrika erakusketa honen komisarioetako bat da Kirmen Uriberekin batera.
Kirmen Uribe euskal idazle eta filologoa da.
Filologoa herri bateko hizkuntza eta literatura aztertzen dituen pertsona da.

Datuak ikusteko, sakatu pantailaren ezkerraldean dauden botoietan.
Botoi horiek eraikin baten txirrinak dirudite.
Imajina ezazu pantaila hori auzokoen erkidego bat dela.
Solairu bakoitzeko txirrinean sakatuta euskararen indarra erakusten duten
arlo desberdinak azalduko dizkizu.

Azken urteetan, euskara haziz joan da Euskal Herri osoan.
Baina, ez da berdin hazi lurralde guztietan:

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian.

Helburu nagusia euskararen egoera hobetzea da.
Euskaraz bizitzeko urratsak ematen jarraitzea.

Datu horiek nondik datozen jakiteko, sakatu pantailaren behean dagoen “iturriak” botoian.

Bukatzean, sakatu “amaitu” botoia.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.