Lehen solairuan gaude, “Ispiluen gelan”.

Gune honetan euskaldun izatea zer den erakutsi nahi dugu.
Euskaldun hitzak euskara duen pertsona esan nahi du.

Euskalduna izateko gogoa baino ez da behar.
Euskarak pertsonak, nortasunak eta kulturak batzen baititu.

Ispilu hauetan ikusiko duzunez, pertsonen kopurua eta haien irudiak hazi egiten dira,
hizkuntza partekatzen dugunean bezala.

Zure ezkerrean hitz pila bat dituen zutabea aurkituko duzu.
Jarri arreta ispiluetan: ikusiko duzu hitzen zutabea gorantz luzatzen dela, sabairantz
eta beherantz, lurrerantz.
Izan ere, zutabeari begiratzen diogunean, amaigabea dela ematen du, ez dela inoiz bukatzen.

Gune honetan 3 kanpai ere ikusiko dituzu.
Kanpai bakoitzak euskararen inguruko gai garrantzitsu bati buruz hitz egiten du.
Gero, kanpai horiei buruzko audioa entzun dezakezu.

Nahi duzun tokian has zaitezke.
Prest zaudenean, pasa “Hitzen iturriari” buruzko hurrengo audiora.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.