Euskararen Etxeak sari oso garrantzitsua jaso du:
2025eko Europar Museoaren Saria.

Europako Kontseiluak ematen du sari hori museoek Europako kultura-ondarea ulertzen laguntzeko egiten duten lana aitortzeko.
Baita giza eskubideak eta munduko hizkuntzak bultzatzeko egiten duten lana aitortzeko ere.

Sari honekin Europako Kontseiluak Euskararen Etxea aitortu du “museo txiki handi” gisa.
Adin guztietako pertsonentzako jarduerak egiten dituen proiektua delako, eta horrela, euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duelako. Euskararen Etxeak beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako lana ere aitortu dute.

Sariak zentroa ere aitortu du, nortasun eta hizkuntza desberdinak elkarrekin bizi diren tokia izateagatik.

Saria 2025eko apirilaren 7an jaso genuen, Frantziako Estrasburgo hirian, Europako Kontseiluaren Parlamentu Batzarrean.
Euskararen Etxeko zuzendariak jaso zuen saria, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin batera.

Beraz, sari oso garrantzitsua jaso duen europar museo bat bisitatuko duzu.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.