18. Esker onez
Euskarari begiratzeko gure modua: Gehitzen duen begirada.
Euskararen Interpretazio Zentrotik mundu txiki askoz egindako mundua nahi dugu.
Txikia izatea ez da txarra eta ez dio indarrik kentzen. Txikia bizitzaz, energiaz beteta dago,
eta mundua aldatzen laguntzen du.
Euskara ere hizkuntza txikia da, baina gehien hitz egiten diren hizkuntzen balio bera du. Hizkuntza guztiak dira ederrak, eta denak dira garrantzitsuak.
Zentro hau ere tamainaz txikia da. Baina handia da, pertsona eta erakunde askok euskararen alde lan egiten lagundu dutelako eta laguntzen jarraitzen dutelako.
Guk honela diogu: Euskarak batu egiten du. Euskarak nortasunak batzen ditu, pertsonak batzen ditu, kulturak batzen ditu.
Eskerrik asko bisitan etortzeagatik.
Laster arte!