12. Nola bizi duzu euskara?
Orain, zeuk ere parte har dezakezu. Zure aurrean hormako inkesta bat dago. Euskararekin eta beste hizkuntzekin duzun harremanari buruzko galderak daude bertan.
Lehenengo aukeratu zure erantzuna, eta gero, pasa haria erantzun horretatik. Bukatu ondoren, moztu eta lotu haria horman gera dadin.
Zerbait txikia egiten ari zarela ematen du. Baina, egia esan, oso garrantzitsua den zerbaitetan
laguntzen ari zara: euskaraz eta euskararen inguruan askotariko pertsonak bizi garela erakustea.
Izan ere, hizkuntzak hitz egiten duten pertsonei esker egiten du aurrera. Eta, gaur zeu ere euskararen parte zara.
Bukatzen duzunean, hurrengo aretora joan zaitezke.