1 - Ongi etorri Euskararen Etxera!
Ongi etorri Euskararen Etxera!
Gaur elkarrekin ibiliko gara Euskararen Interpretazio Zentroan barrena.
Zentro honetan euskara bultzatu eta ezagutarazi nahi dugu.
Hemen, euskararen aniztasuna, indarra eta euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko askotariko moduak erakusten ditugu.
Euskararen alde lan egiten duten pertsonentzat eta erakundeentzat espazioak ere badaude zentroan.
Lan egiteko, ideiak partekatzeko eta, batez ere, euskaraz hitz egiteko espazioak eskaintzen dizkiegu.
Eraikina San Ignazio auzoan dago, eta 50eko hamarkadan eraiki zen.
Ikusiko duzun erakusketa 2023an berritu genuen, eta 0 eta 1. solairuetan dago.
Euskarari buruzko erakusketa dibertigarria da hau, eta zentzumenekin goza daiteke.
Ikus, entzun eta ukitu dezakezu.
Hemen, euskararen etorkizunari ikuspuntu positibotik begiratzen diogu.
Gainera, pertsonok izango gara erakusketaren protagonistak.
Kirmen Uribe idazleak “Munduari begiratzeko modu bat” izeneko poeman zera dio euskarari buruz:
Euskara ez da hizkuntza hutsa,bizitzeko, sentitzeko modu bat da.
Munduari begiratzeko modu bat.
Eta modu hori guztiona izan daiteke.
Nahi baduzu, poema osoa irakur dezakezu sarrerako hormetan.
Bisita hasi baino lehen, igogailuaren ondoan dagoen itxarongelara joan zaitezke.
Gela horretan, maketa batzuk ikus ditzakezu.
Maketetan, Euskararen Etxean egiten diren jarduerei buruzko QRak daude.
Has dezagun bisita! Goazen Mintzo gelara.
Sarreraren parean dago.