Komunitatearen kanpaiak euskara taldean bizitzeko dugun moduaz hitz egiten digu.
Adibidez, festetan, kultur proiektuetan, gizarte ekimenetan…

Kultura gure herriaren bihotza da, eta hemen hori ikus eta senti dezakezu. Euskara bizirik dago herriak egin duen lan handiari esker. Eta euskararen aldeko proiektu asko jarri direlako martxan.

Euskararen alde egin diren hainbat ekimen entzun eta ikusiko dituzu, hala nola:
● Bai Euskarari jaialdia 1978an.
● Korrika, euskararen alde Euskal Herria osoan zehar egiten den lasterketa.
 Durangoko Azoka, euskal kulturazaleentzat urteroko topaleku garrantzitsua. Azokan euskarazko askotariko argitalpenak, emanaldiak eta aurkezpenak izaten dira.
● Bertsolari Txapelketak.

Pertsona ezagunen ahotsak ere entzungo dituzu.
Eta telebistan futbola euskaraz eman zuten lehen aldietako batzuk. 80ko hamarkadan hasi ziren.

Kanpaiaren barruko kartelak eta pegatinak Lazkaoko Beneditarren Fundazioko artxibokoak dira. 1975an hasi ziren materiala artxiboan gordetzen, gaur egunera arte.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.