6.2. Transmisioaren kanpaia
Transmisioaren kanpaiak euskara transmititzeko dugun moduaz hitz egiten digu.
Familian eta eskolan izaten dugu lehen harremana hizkuntzarekin. Horri buruzko aspaldiko eta gaur egungo argazkiak ikusiko dituzu.
Sakatu pantailan “Haurtxo Polita” lo-kanta entzuteko. Jone Martínez sopranoak abesten du. Haur kanta entzuten duzun bitartean, familiaren inguruko irudiak ikusiko dituzu.
Ondoren, andereñoen esperientziak entzungo dituzu, euskara nola irakasten zen eta erabiltzen zuten materialaz hizketan.
Garai bateko ikastolak ezagutuko dituzu. Ikastolak 1960an sortu ziren, ezkutuan, euskara debekatuta baitzegoen garai hartan.
Andereño horien lanari esker euskara transmititzen eta hitz egiten jarraitu zen. Garai hartako andereño ezagunenetako bat ikusiko duzu: Elbira Zipitria.