Oraingoz, euskarak beste hizkuntzetatik jaso duena ikusi duzu. Baina… zer eman die euskarak beste hizkuntzei?

Aurrean duzun horman pantaila bat dago. Sakatu eta bertan ikusiko dituzu gaztelaniak euskaratik hartu dituen hitzak.

Ikusiko duzu batzuk oso ezagunak direla. Adibidez, izquierda, mochila, chistera… Beste batzuek harritu egingo zaituzte.

Euskarak beste hizkuntzetatik jaso ditu hitzak, baina harremanetan egon den beste hizkuntzei ere eman die.

Prest zaudenean, joan zaitez hurrengo gunera. Ikusteko asko baituzu oraindik! Aurrera!

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.